Berriak
Atzealdea

San Juan eskolako ikasleek Euskaraldiaren hasierako pregoia irakurri dute udaletxean

Alkateak harrera egin die lehenik eta ekitaldia bertso batzuk abestuz amaitu dute

2018·11·23


Gaur hasi eta abenduaren 3ra bitartean luzatuko den Euskaraldiari hasiera emateko, San Juan eskolako ikasleek ekitaldi bat egin dute gaur goizean Alegiako udaletxean. Eskolatik udaletxerako bidea kalejiran egin dute eta Unai Iraola alkateak egin die harrera. Euskaraldiaren hasiera iragartzeko pregoia irakurri dute ondoren ikasleek. Pregoia irakurri ostean bi bertso abestu dituzte eta horrekin eman zaio amaiera ekitaldiari.

Gogoan izan, Euskaraldiarekin loturiko beste hainbat ekintza ere egingo direla datozen egunetan. Azaroaren 27an eskolako ikasleek herri kirolak egingo dituzte Elorri pilotalekuan eta 29an karaokea egingo dute. Azken ekitaldiak abenduaren 3an egingo dira, Euskararen Egunarekin bat. Eskolako ikasleen ekitaldiez gain, arratsaldean Euskaraldiko kalejira egingo da, parte hartzaileen argazkia aterako da eta Eizmendi tabernan luntxa izango da.