Berriak
Atzealdea

San Juan eskolari izena aldatzeko bozketa egingo da bihar

16:00etatik 17:00etara eskolako sarreran eman ahal izango da botoa proposatu diren sei izenen artean

2019·05·14


Alegiako San Juan eskolari izena aldatzeko bozketa egingo da bihar, maiatzak 15. 16:00etatik 17:00etara. Izen berriak proposatzeko epea igarota, bozketan erabakia hartzeko unea iritsi da. Bihar, aipatu ordutegian, eskola sarreran eman ahal izango da botoa, proposatu diren ondoko sei izenen artean:

-Alegiako Herri Eskola

-Txintxarri HLHI

-Intxurre HLHI

-Iturri Zahar HLHI

-Elorripe HLHI

-Aralarpe HLHI