Berriak

Atzealdea

San Juan kaleko pibote sistema ahalik eta lasterren berriz martxan izatea espero du Udalak

Lehen egunetan sortu diren arazoengatik barkamena eskatu nahi zaie erabiltzaileei

2017·06·27


Iragan ekainaren 19an jarri zen martxan San Juan kalean ibilgailuen joan-etorria mugatzen duen txartel bidezko pibote sistema. Bada, lehen egunetan hainbat arazo izan dira piboteekin eta txartel irakurgailuekin eta horiek konpondu bitartean pibotea zabalik egongo da. Piboteen eta sistema informatikoaren mantenuaz arduratzen diren enpresetako teknikariak eta Udalekoak lanean ari dira arazoari konponbidea emateko helburuarekin eta ahalik eta lasterren berriz ere piboteak martxan izatea espero da. Udalak barkamena eskatu nahi die erabiltzaileei sistemaren akatsak sortutako eragozpenengatik.