Berriak
Atzealdea

San Juan suarekin emango zaio amaiera larunbatean Udaberriko Egitarau Kulturalari

Uztailaren 13an hasiko diren jaiak izango dira hurrengo hitzordu nagusia

2018·06·21


Larunbat iluntzeko 21:00etan plazan piztuko den San Juan suak emango dio amaiera aurtengo Udaberriko Egitarau Kulturalari. Apirilean hasita, askotariko ekintzak egin dira eta hainbat kasutan eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, jendeak erantzun ona eman du. Bada, urtero bezala, ekainaren 23arekin San Juan sua piztuko da Alegian eta modu horretara udari ongi etorria emango zaio. Sua piztu aurretik Txintxarri abesbatzak San Juan zortzikoa abestuko du eta Sutarri dantza taldeko kideek ere hartuko dute parte. Hurrengo hitzordu nagusia, uztailaren 13an hasiko diren festak izango dira.