Berriak
Atzealdea

San Silbestre krosa antolatzeko bilera berri bat egingo da azaroaren 29an

Laguntzeko prest dauden herritarrei bilerara hurbiltzeko gonbitea luzatzen die antolakuntzak

2017·11·21


Abenduaren 31n ospatuko den San Silbestre krosari begira, antolakuntza taldeak lanean jarraitzen du. Azaroaren 29an, asteazkena, bilera berri bat egingo da probaren antolakuntzari begira. 19:00etan izango da kultur etxean eta lasterketaren egunean esku bat botatzeko prest dagoen orori bilerara hurbiltzeko gonbidapena luzatzen zaie antolakuntzatik.