Berriak
Atzealdea

Sutarri dantza taldeak maiatzaren 12an egingo du 20. urteurrena ospatzeko festa

Bazkarirako txartelak jada salgai daude eta apirilaren 30a izango da erosteko azken eguna

2019·04·17


Sutarri dantza taldeak maiatzaren 12an, igandea, egingo du 20. urteurrena ospatzeko festa. Egun osorako egitaraua prestatu dute dantza taldeko kideek eta noski, dantza izango du ardatz nagusi.

11:30ean kalejira bat egingo da herrian barrena dantza ezberdinak eskainiz. 14:00etan bazkari herrikoia egingo da plazan. Bazkarian izan nahi dutenek jada erosi dezakete txartela eta apirilaren 30a izango da horretarako azken eguna. Txartelak kultur etxean eta Iskiña eta Jubilatuen tabernetan erosi daitezke eta haurren eta helduen menuak bereizi dira. Haurren menua 2007az geroztik jaiotakoentzat izango da eta makarroiak, solomoa patatekin eta danonino jan ahal izango dituzte 10 eurotan. Helduen menuak berriz 18 euroko prezioa izango du eta urdaiazpikoa, patea, paella, oilaskoa baratxuritan, goxua, kafea eta kopa izango ditu. Bazkalostean erromeria izango da Elizagoien ahizpekin.