Berriak

Atzealdea

Tere Garmendia eta Felix Irazustabarrena izan dira kartel eta logotipo lehiaketako irabazleak

Garmendiaren lana jaietako egitarauaren azala izango da eta Irazustabarrenarena jaietako kamisetetan jarriko da

2018·06·12


Herritarren botoek hala erabakita, Festetako Kartel eta Logotipo lehiaketak baditu irabazleak. Jaietako egitarauko azalean joango den irudia Tere Garmendiak egin du eta lan hori izan zen boto gehien jaso zuena. Logotiporik bozkatuena berriz, Felix Irazustabarrenarena izan da. Logotipo hori, besteren artean, Festa batzordeak urtero prestatzen dituen jaietako kamisetetan ikusi ahal izango da. Jaietako egitarauko kontrazalari dagokionean, eskolan egiten den marrazki lehiaketa batetik aukeratzen da irabazlea eta aurten Ibai Lekueren lana izan da aukeratua.

Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei.