Berriak
Atzealdea

Tren geltokian segurtasuna hobetzeko neurri batzuk hartu dira

Trenbidea gurutzatzea errazten duen ispilu bat jarri da eta ispilua ondoen erabiltzea ahalbidetzen duen puntu bat markatu da

2019·05·23


Urteetan Alegiako herritarrek eta Udalak tren geltokiko segurtasuna hobetzeko egindako eskaerek lehen erantzuna jaso dute. Erabateko segurtasuna bermatzeko bidean oraindik ere lan asko dagoen arren, trenbidea gurutzatzea seguruago egiten duten neurri txiki batzuk hartu dira. Erabiltzaileentzat trenbidea gurutzatzea errazteko ispilu bat ezarri da eta horrekin batera, pasabidean zain egoteko eremu bat ere margotu da lurrean, isipilua ikusteko kokalekurik onena zein den zehaztuz. Alegiako Udalak trenbideko eremuaren segurtasun osoa bermatuko duten neurri guztiak hartu bitartean lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du.