Berriak
Atzealdea

Txirrindulari gaztetxoen probak jokatuko dira larunbat arratsaldean Alegian

Maila ezberdinetako lasterketak izango dira eta guztira ehun bat parte hartzaile izango dira

2019·04·02


Datorren larunbatean, apirilak 6, txirrindulari gaztetxoen lasterketak jokatuko dira Alegian. Ordizia, Oriako, Andoain, Zizurkil eta beste hainbat eskoletako ziklista gazteak izango dira jokatuko diren proba ezberdinetan parte hartuko dutenak. Lasterketak 16:30ean hasiko dira eta antolatzaileen aurreikuspenen arabera, ehun txirrindulari inguruk parte hartzea espero da. Ibilbideak Larraitz auzoan izango du hasiera eta amaiera eta Etxe Txuriko bidetik eta Fabrensa industriagunetik barrena ibiliko dira txirrindulariak.