Berriak
Atzealdea

Udaberri eta Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketetako partidak jokatuko dira gaur eta bihar Elorri pilotalekuan

Gaur bi partida jokatuko dira 19:45ean hasita eta biharko jaialdiak bost neurketa izango ditu

2018·05·03


Bi egunetan jokatuko dira pilota partidak Elorri pilotalekuan. Gaur 19:45ean Udaberri txapelketako eskuz binakako partida bat eta Gipuzkoako lau t’erdiko beste bat jokatuko dira. Udaberri txapelketakoa alebin mailako mutilena izango da eta Tolosa Aurrera izango da Intxurrekoen aurkaria. Bigarren lehia nagusien mailakoa izango da eta Irazustabarrenak Orioko Zendoiaren kontra jokatuko du lau t’erdian.

Biharko jaialdia 18:30ean hasiko da eta guztira bost partida jokatuko dira. Lehen biak Udaberri txapelketakoak izango dira, eskuz binaka infantiletan. Intxurreko bikoteak Tolosa Aurreraren eta Gaztelekuren aurka ariko dira. Ondorengo hiru partidak lau t’erdiaren barruan jokatuko dira. Kadeteetan, bigarren mailan, Artolak Behar Zanako Jauregiri egingo dio aurre. Lehen mailan, Altunak Tolosa Aurrerako Ugartemendia izango du kontrario eta nagusietan, Muruak Gaztelekuko Ezeizaren aurka jokatuko du.