Berriak
Atzealdea

Udaberri txapelketako finala jokatuko dute Intxurreko jubenilek ostiralean Elorri pilotalekuan

20:00etan hasiko da jaialdia eta gizonezkoen lehen mailako eskuz binakako bikotea Zestoaren aurka ariko da

2019·03·20


Hitzordu garrantzitsua dute ostiralean Alegiako pilotazaleek. Udaberri txapelketako bi final jokatuko dira Elorri pilotalekuan 20:00etatik aurrera eta horietako bigarrenean Intxurrek ordezkaritza izango du. Jubenilen lehan mailan, eskuz binaka gizonezkoetan, Zestoaren aurkako finala jokatuko dute Intxurrekoek. Jaialdia osatzeko, kadete mailako finalak emango dio hasiera jaialdiari eta Hernani eta Ilunpe neurtuko dira. Alebinetan, Intxurreko Gipuzkoako txapelketako finalerdia jokatuko du ostiralean Tolosaren aurka Tolosan bertan.