Berriak
Atzealdea
Udaberri txapelketako finalerdi bat ikusi ahal izango da ostiralean 19:30ean Elorri pilotalekuan
Intxurre eta Tolosa Aurrerako bikotea neurtuko dira gizonezkoen nagusien bigarren mailako finalerako txartelaren bila
2018·03·14
Udaberri txapelketa fase erabakiorrean sartu da. Lehen ligaxka amaituta, eskuz binaka, nagusien gizonezkoen bigarren mailan, Intxurreko bikoteak finalerdietarako txartela lortu du eta ostiralean jokatuko dute finalaren atariko partida hori. Elorri pilotalekuan izango da 19:30ean eta Tolosa Aurrerako bikotea izango dute aurkari. Intxurrekoak lehen postuan geratu ziren ligaxkan eta beste multzoan, bigarrenak izan ziren tolosarrak. Partida hori irabazten duenak, Legazpi eta Zumaiaren arteko beste finalerdiko garailea izango du aurkari finalean.