Berriak

Atzealdea

Udal zerbitzuen abuztuko ordutegiak

Irailaren 1ean ohiko ordutegia berreskuratuko dute zerbitzu guztiek

2017·07·28


Alegiako Udaleko zerbitzu ezberdinek aldaketak izango dituzte beraien ordutegian abuztuko oporrak direla eta. Jarraian duzue zerrendatuta zerbitzu bakoitzak abuztuan izango duen ordutegia. Irailaren 1etik aurrera zerbitzu guztiek ohiko ordutegia berreskuratuko dute.

-Administrazio orokorreko bulegoa: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

-Gizarte zerbitzuak: asteartea, asteazkena eta osteguna 9:00etatik 13:00era. Abuztuak 1, 8 eta 29 itxita.

-Kultur etxea eta liburutegia: uztailaren 28tik irailaren 1era itxita.

-Kontsumitzaileen bulegoa: abuztuan itxita.

-Ingurumen bulegoa: abuztuaren 3an eta 31n zabalik, 8:00etatik 15:00etara.