Berriak

Atzealdea

Urriaren 16an Lehen Sorospenei buruzko hitzaldia izango da 16:30ean kultur etxean

Alegiako Osasun Etxeak eta Udalak elkarlanean antolatu dute eta herritar guztientzat irekia izango da

2018·10·10


Urriaren 16an, asteartea, Lehen Sorospenen inguruko hitzaldi bat eskainiko da kultur etxean. 16:30ean hasiko da eta Alegiako Osasun Etxeko kideek eskainiko dute hitzaldia. Lehen sorospenen inguruko oinarrizko ezagutzak ikasteko aukera izango da hitzaldi honetan eta herritar guztientzat irekia izango da. Hitzaldia Alegiako Osasun Etxeak eta Udalak elkarlanean antolatu dute.