Berriak

Atzealdea

Urriaren 1ean ospatuko den Artisau eta Nekazal Azoka Berezirako izena emateko epea irailaren 11n zabalduko da

Hilaren 18a izango da azken eguna eta kultur etxean eman beharko da izena

2017·09·08


Uda azken ostikoak ematen ari den honetan, Alegiako Kultura batzordea udazkeneko ekitaldien prestaketan murgilduta dago. Urteroko moduan, Artisau eta Barazki Azoka Berezia izango da Alegian urtaro aldaketaren mugarria eta ohiko data iraileko azken igandea den arren, aurtengo ekitaldia urriaren 1ean, igandea, egingo da, irailaren 24an Oñatin Kilometroak jaia ospatuko delako.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira postuak plazan. Eguraldi txarra egiten badu ere plazan mantenduko da azoka, postuak babesteko karpa batzuk jarrita. Ohi bezala, herriko ekoizleek eta aurreko urteetan parte hartu duten ingurukoek izango dute azokan presente egoteko aukera eta interesa dutenek irailaren 11tik 18ra bitartean eman beharko dute izena Alegiako kultur etxera joanda edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta.

Postuak jartzen dituztenek ezingo dute zozketarik egin baina azokan erosketak egiten dituztenen artean, postu guztietako produktuak biltzen dituen sorta bat zozkatuko da 13:30ean.