Berriak
Atzealdea

Urriaren 27ko Nordic Walking ikastarorako izena emateko epea zabalik urriaren 19ra bitartean kultur etxean

Hogeita hamabost euroko prezioa izango du eta goizeko 9:00etatik 12:00etara eskainiko da

2018·10·15


Udazkeneko egitarau kulturalaren baitan, Nordic Walking ikastaro bat eskainiko da datorren urriaren 27an, larunbata. Bastoiez lagunduta oinez ibiltzeari deitzen zaio Nordic Walking eta Europa iparraldeko herrialdeetan jende askok praktikatzen du. Bada, horren inguruko ikastaroa eskainiko da hilaren 27an goizeko 9:00etatik 12:00etara. Bertan parte hartu nahi dutenek zabalik dute kultur etxean izena emateko aukera eta zabalik egongo da urriaren 19ra bitartean, ostirala. Ikastaroak 35 euroko prezioa izango du.