Berriak
Atzealdea

Urriaren 5ean Zorion Hutsa antzezlana eskainiko du Katiuska antzerki taldeak

Emanaldia 22:00etan izango da kultur etxean eta sarrerak bertan eskuratu daitezke hiru euroan

2018·10·01


Alegiako Kultura batzordeak datozen egunetan emango du Udazkeneko Kultur Egitarau osoaren berri baina egitarau horri ostiral honetan, urriak 5, emango zaio hasiera. Katiuska antzerki taldeak Zorion Hutsa antzezlana eskainiko du 22:00etatik aurrera kultur etxean eta emanaldi horretarako sarrerak jada kultur etxean bertan erosi daitezke hiru euroko prezioan.

Errealitatean oinarrituriko fantasia bat da Zorion Hutsa antzezlanaren oinarrian. Idoia Gereñuk zuzendu du eta aipatu behar da, obra hau Katiuska antzerki taldearen sorkuntza dela oso osorik.