Berriak
Atzealdea

Urtarrilean sei ikastaro eskainiko dira KZ Gunean

Hilaren 7an hasiko dira lehen ikastaroak eta guztiak urrunekoak izango dira

2018·12·17


Alegiako KZ Guneak sei ikastaro eskainiko ditu 2019ko urtarrilean. Ikastaro guztiak urrunekoak izango dira, ez presentzialak eta lehen hirurak urtarrilaren 7an, astelehena, hasiko dira. Ofimatika aurreratu eta ofimatika orokorra izango dira horietako bi ikastaro. Berrogei orduko iraupena izango dute eta otsailaren 6an amaituko dira. Urtarrilaren 7an hasiko diren ikastaroetako hirugarrena Wikiloci buruzkoa izango da. Norberak egiten dituen ibilbideak partekatzeko aukera ematen duen tresna da. Hogei orduko iraupena izango du eta urtarrilaren 23an amaituko da.

Urtarrilaren 14an Facebook sare sozialari buruzko ikastaroa hasiko da. Lau orduko iraupena izango du eta urtarrilaren 23an amaituko da. Email bidezko marketing kanpainak sortzeko ikastaroa ere izango da. Urtarrilaren 21ean hasiko da eta hogei orduko iraupenarekin otsailaren 6an amaituko da. Azkenik, Instagram sare sozialari buruzko ikastaro bat eskainiko da. Lau orduko iraupena izango du eta urtarrilaren 28tik otsailaren 6ra luzatuko da.

Interesa dutenek kultur etxean izango dute izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko aukera.