Berriak
Atzealdea

Uztailaren 3an Tontokalea itxita egongo da goizeko 9:00etatik 11:00etara

Errepidean egin beharreko konponketa lan batzuk dira bi orduz errepidea itxita mantentzearen arrazoia

2018·07·02


Uztailaren 3an, asteartea, Tontokaleko errepide zatia itxita egongo da goizeko 9:00etatik 11:00etara bitartean. Tontokalea eta zubiaren arteko errepide zatian konponketa batzuk egin behar dituzte eta hori dela eta, trafikoari itxita egongo da. Beraz, Tolosatik edo Ikaztegietatik datozenek ezingo dute Tontokaletik Larraitz auzo aldera jarraitu. San Juan kalera soilik sartu ahal izango dute. San Juan kaletik ateratzen direnek ere, ezingo dute Larraitz auzo aldera jo.

Larraitz auzotik datozenek ere ezingo dute Tontokaletik pasa. Saihesbidea erabili beharko dute lanek irauten duten bitartean. Lanak amaitzen direnean, errepidea normaltasunez zabalduko da.