Berriak
Atzealdea
Uztailaren 5ean itxiko da festetako umeen bazkarirako izena emateko epea
2006 eta 2013 urteen artean jaiotakoentzat da eta uztailaren 15ean ospatuko da
2019·06·25
Alegiako jaien azken aurreko egunean, uztailaren 15ean, umeen bazkaria egingo da. 2006 eta 2013 urteen artean jaiotakoek hartu ahal izango dute parte bazkarian eta izena emateko epea zabalik da. Uztailaren 5a izango da azken eguna eta interesatuek kultur etxera joan beharko dute. Menuan makarroiak, oilaskoa eta izozkia izango dira eta aurten bazkaria doakoa izango da. Izena ematerakoan jasoko da txartela.