Berriak
Atzealdea

Uztailaren 6an itxiko da festetako umeen bazkarirako izena emateko epea

2004 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat da eta uztailaren 16an ospatuko da

2018·06·26


Alegiako jaien azken egunean, uztailaren 16an, umeen bazkaria egingo da. 2004 eta 2011 urteen artean jaiotakoek hartu ahal izango dute parte bazkarian eta izena emateko epea zabalik da. Uztailaren 6a izango da azken eguna eta interesatuek kultur etxera joan beharko dute. Menuan makarroiak, oilaskoa eta izozkia izango dira eta aurten bazkaria doakoa izango da. Izena ematerakoan jasoko da txartela.