Berriak
Atzealdea

Zortzi ikastaro eskainiko ditu ekainean Alegiako KZ Guneak

Horietatik bat aurrez aurrekoa izango da eta besteak urruneko sistemaren bidez egingo dira

2019·05·09


Alegiako KZ Guneak zortzi ikastaroz osaturiko eskaintza prestatu du ekainerako. Eskainiko diren ikastaro horietatik bakarra izango da aurrez aurrekoa eta beste zazpiak urruenko sistema bidez egin ahal izango dira. Hiru ikastaro euskaraz izango dira eta bost gazteleraz. Ikastaro hauek doakoak direla gogorarazten da.

Oinarrizko formakuntzari dagokionean, bi ikastaro eskainiko dira. Bata interneterako oinarrizko sarrera izango da, nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasteko. Ekainaren 17tik 28ra izango da 16:00etatik 18:00etara, aurrez aurrekoa da, 20 orduko iraupena izango du eta euskaraz izango da. Oinarrizko bigarren ikastarkoa Android sistema eragileari buruzkoa izango da. Ekainaren 3an hasi eta uztailaren 3an amaituko da, urrunekoa izango da, 40 orduko iraupenarekin eta euskaraz.

GIMPekin argazkiei etekinik handiena ateratzeko 40 orduko urruneko ikastaro bat eskainiko da ekaniaren 3tik uztailaren 3ra gazteleraz. Irudia eta bideoaren alorrekoa izango da, 40 ordukoa eta gaztelaniaz. Ofimatika orokorrari dagokionean, Libre Officeri burzko ikastaro bat ere eskainiko da data berdinetan iraupen berarekin. Urrunekoa izango da eta hau ere gaztelaniaz.

Produktibitatearen alorreko bi ikastaro ere izango dira. Lehena Google aplikazioak profesionalki erabiltzen ikasteko izango da. Ekainaren 3tik uztailaren 3ra izango da, urrunekoa, 40 orduko iraupenarekin eta gaztelaniaz. Zure datuak aztertzen ikasteko Google Data Studio aplikazioari buruzko ikastaro bat ere izango da aukeran. Ekainaren 17tik uztailaren 3ra, 20 orduko iraupenarekin, urruneko sistema bidez eta gaztelaniaz.

Sare sozialen bi ikastarok osatuko dute eskaintza. Biak urrunekoak izango dira. Ekainaren 3tik 19ra marka pertsonalari eta LinkedIn sare sozialari buruzkoa izango da gaztelaniaz 20 orduko iraupenarekin. Azkenik, Facebook sare sozialaren inguruko 4 orduko ikastaro bat eskainiko da euskaraz ekainaren 24tik uztailaren 3ra.

Ikastaro horien inguruko informazio gehiago nahi izatera, bide ezberdinak erabili daitezke. Batetik, Alegiako kultur etxera jo daiteke eta bestetik, KZ Gunearen webgunera. Bertan aurre izena ematea egin ahal izango da.

Azpian duzue eskaintzari buruzko informazio guztia.

 

PDF
0,1 MB
2019·05·09 Eskaintza
Alegiako KZ Guneak 2019ko ekainean eskainiko dituen ikastaroen eskaintza.