Berriak

Atzealdea

"Putinen guardasola" antzezlana ikusteko sarrerak salgai daude kultur etxean

Otsailaren 16a, osteguna, izango da sarrerak erosteko azken eguna eta bost euroko prezioa dute

2017·02·06


Neguko kultur egitarauaren barruan, "Putinen guardasola" antzezlana ikusteko aukera izango da datorren otsailaren 17an, ostirala, Elizpe zinean 22:00etatik aurrera. Ramon Agirre eta Inazio Tolosa dira Asier Sotak zuzendutako antzezlaneko protagonistak eta musikak ere presentzia handia du. Lehendakaria euskaldun guztiak elkartuko dituen ereserki baten bila dabil eta gaiaren inguruko bilera luze baten ostean, Ray eta Nik izendatzen dituzte langintza horretarako. Hortik abiatuta, umorea ardatz duen antzezlana ikusi ahal izango da.

Emanaldi horretarako sarrerak eskuragarri daude gaurdanik. Kultur etxean erosi litezke bost euroko prezioan eta otsailaren 16a, osteguna, izango da sarrerak erosi ahal izateko azken eguna.