Berriak
Atzealdea

Aralar Intxurreko infantilek maila bikainean jarraitzen dute denboraldi hasiera honetan

Asteburu honetan guztira lau futbol partida jokatuko dira Elorri zelaian

2018·11·14


Aralar Intxurreko infantil mailako taldeek sasoi betean jarraitzen dute. Emakumezkoen taldeak 7 eta 0 irabazi zion Euskaldunari azken partidan eta beraien multzoko bigarrenak dira zazpi punturekin. Larunbatean 10:30ean seigarren dagoen Urnietaren zelaian jokatuko dute. Mutiletan, Aralar Intxurre B taldea bere multzoko lidertzan da Lengokoaken aurka 0 eta 3 irabazi ostean. Hamar puntu dituzte eta larunbatean 9:45ean bosgarren dagoen Antigua Luberriren kontra jokatuko dute etxean. Maila bereko beste taldeak galdu egin zuen 1 eta 0 Billabonan baina sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute. Hirugarrenak dira eta seigarren dagoen Danenaren aurka jokatuko dute larunbatean 11:15ean Elorrin.

Bestelakoan, erregional mailako mutilek, gorengoen mailako emakumeek eta kadete mutilek Euskaldunaren aurka jokatu zuten emaitza ezberdinekin. Erregionalek 4 eta 0 irabazi zuten eta hirugarrenak dira, larunbatean 17:30ean Danena liderraren zelaian jokatu aurretik aurretik. Gorengo mailako neskek 4 eta 2 galdu zuten. Zortzigarrenak dira eta beraien atzetik dagoen Bergararen aurka ariko dira larunbatean 18:00etan etxean, bigarren garaipenaren bila. Kadeteek berriz, 1 eta 2 irabazi zuten. Bigarren postuan daude eta larunbatean 9:30ean Danenari egingo diote bisita. Azkenik, jubenil gizonezkoek 5 eta 2 irabazi zuten Idiazabalen kontra. Hirugarren postuan daude eta Ordiziaren aurkakoa izango dute larunbatean 15:45ean etxean.