Berriak
Atzealdea

Argazki kamara analogikoak berriz erabilgarri jartzeko aukera eskainiko du larunbatean Argazkizaleen Taldeak

12:00etatik 13:30era etxeko kamara zaharrak eraman eta karreteak banatuko dira argazkiak egiteko

2018·12·18


Alegiako Argazkizaleen Taldeak kamara analogikoak erabiltzeko proposamena egin nahi die herritarrei. Abenduaren 22an, larunbata, plazan egongo dira 12:00etatik 13:30era eta herritarrei etxean dituzten kamara analogikoak eramateko gonbidapena luzatu nahi zaie. Taldeko kideek karreteak banatuko dituzte eta kamara analogikoak nola erabili erakutsiko dute. Gabonetan argazkiak ateratzeko aukera izango dute herritarrek eta argazkizale taldeko kideek, argazkiak errebelatu eta emanaldi bat egiteko asmoa dute, argazki onenak sarituz.