Berriak

Atzealdea

Intxurreko jubenilen, kadete mutilen eta infantilen partidak jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Jubenilak kopako multzoko lehen postuan dira iragan jardunaldian Danena Bri 1 eta 4 irabazi ostean

2017·02·08


Hiru futbol partida jokatuko dira asteburuan Elorri futbol zelaian. Jubenilak, kadete mutilak eta Aralar Intxurreko infantilak izango dira etxean ariko diren taldeak. Jubenilek larunbatean 15:30ean jokatuko dute Danena Aren aurka. Iragan astean Danena Bren aurka 1 eta 4 irabazi zuten eta kopako multzoko lehen postuan dira bederatzi punturekin. Kadete mutilek Ostadar izango dute aurkari larunbatean 10:00etan. Azken partidan 2 eta 0 galdu zuten Tolosan eta zazpigarren postuan dira puntu bakarrarekin. Etxean ariko den hirugarren taldea Aralar Intxurreko infantilena izango da. Hauek ere kopako partida izango dute, Danenaren aurka igandean 11:00etan. Aurreko asteburuan 3 eta 0 galdu zuten Usurbil liderraren zelaian.

Gorengoen mailako taldeak Arrasaten jokatuko du Mondragon taldearen aurka larunbatean 16:00etan. Sailkapeneko zulotik atera ezinda jarraitzen dute aurreko astean Ilintxaren aurka 1 eta 2 galdu ostean. Azkenik, kadete mailako neskek, Touringen zelaian jokatuko dute. Aurreko astean ez zuten partidarik izan eta asteburuan itzuliko dira lehiara, larunbatean 15:30ean.