Berriak

Atzealdea

Larunbatean santa eskean ateratzeko entsegu irekia egingo da gaur 21:00etan kultur etxean

Txintxarri abesbatza eta Zazpi Astoren Gainean bertso taldea elkarrekin aterako dira etzi 18:00etan

2017·02·01


Otsailaren 4a santa eskean ateratzeko eguna izaten da eta Alegian urteroko usadioari jarraituz, Txintxarri abesbatza eta Zazpi Astoren Gainean bertso taldeko kideak elkarrekin aterako dira larunbatean. 18:00etarako jarri dute hitzordua Larraitz auzoko plazan eta abesbatzaren ohiko kantuak eta bertsolarien bapateko koplak uztartuko dira herri osoan zehar.

Txintxarri abesbatzak kanturako gonbita luzatzen du herritar ororentzat, abesbatzarekin eta bertsolariekin batera larunbateko jardunean parte hartuz. Hala nahi duten herritarrentzat entsegu bat egingo da gaur, osteguna, 21:00etan kultur etxean, abesti zaharrei hautsa kendu eta larunbaterako eztarriak berotzen hasteko.