Web edukia bistaratu

Gizarte zerbitzuak

Arduradun teknikoa

Agurtzane Lopetegi Gizarte Laguntzailea
Feli Mujika            Administraria

Helburuak:

  • Pertsona, familia eta talde guztien ongizatea, autonomia eta gizarte-integrazioa sustatzea.
  • Mendekotasuna, bazterketa, babesgabezia eta gizarte larrialdiko egoerei aurre hartu eta erantzuna ematea, prestazioen eta zeerbitzuen bidez, beti ere izaera pertsonala eta erlazionala dutenak.

 

Zerbitzuak

1-Prestazio teknikoak:

  • Informazioa, balorazioa, diagnosia eta orientazioa.
  • Bitartekaritza.
  • Etxeko laguntza.
  • Gizarte eta hezkuntza arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea. Baita estimulazioa eta errehabilitazioa lantzekoa ere. Eta arlo okupazionalekoa.
  • Akonpainamendu soziala.
  • Laguntza soziojuridikoa.

2-Prestazio teknologikoak:

  • Laguntza teknikoak: berreskuragarriak eta berreskuratu ezinak.
  • Gertuko ingurune fisikoa egokitzeko eta moldatzeko.

3-Prestazio ekonomikoak:

  • Gizarteratzea eta/edo autonomia sustatzeko prestazioak eta larrialdi-egoera, gizarte larrialdi, menpekotasun egoera eta babesgabetasun egoerak eragindako egoera ekonomikoak leuntzeko eta horiei erantzuteko prestazioak.

Harremanetarako

  • Helbidea: Enparantza nagusia z/g - 20260 Alegia (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 65 47 68
  • Faxa: 943 65 48 15
  • Posta elektronikoa: gizarte@alegia.eus
  • Ordutegia: Asteartea, asteazkena eta osteguna: 9:00etatik 13:00era (aurrez txanda hartu behar da)