Web edukia bistaratu

Ingurumen bulegoa

Ingurumena

Alegia ingurumen aldetik udalerri iraunkorra izateaz arduratzen da udaleko sail hau. Horretarako behar adina programa eta ekintza planifikatu, kudeatu eta garatzeaz arduratzen dira alor honetako langileak.

  • Arduraduna; Beñat Bergara
  • Helbidea: Enparantza Nagusia z/g - 20260 Alegia (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 65 10 87
  • Posta elektronikoa: bergara.tolosaldeagaratzen@gmail.com
  • Herritarrentzako harrera ordutegia: ostegunetan 8:00etatik 14:00etara.

 

Garatzen ari diren proiektuak

  • Alegiako Iraunkortasunerako Plan Estrategikoa

2015ean onartu zen Alegiako Iraunkortasunerako Plan Estrategikoa. Herritarren partaidetzarekin egindako ekintza plana da. Ekintza planak ikuspegia 2025 urtean ezartzen du eta ordurako Alegia iraunkor bat lortzeko aurrera eraman beharreko ekintza ezberdinak biltzen dira lerro estrategiko ezberdinetan multzokatuta. Urtero plan estrategikoa ebaluatuko da.

Alegiako Plan Estrategikoa

  • Aldaba Txiki mendiaren antolamendu plana

Aldabatxiki onura publikoko mendietan ematen diren baso ustiapen eta gainerako aktibitateak ordenatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Aldabatxikiko mendiaren antolamendu plana gauzatu da.

Planaren LINKa

  • Eskola Agenda 21 Programa

Alegiako Udala eta herriko eskolak elkarlanean Eskola Agenda 21 programa garatzen dute. Programa honen bitartez ikasleek urtero gai konkretu bat lantzen dute, 2015-2016 ikasturtean adibidez kontsumo ekologikoa gaia landu dute. Ikasturtean landutakoa Alkatearen aurrean aurkezten dute ikasleek urtero eta udalari gaiaren inguruko proposamenak luzatzen dizkiote.

Eskola Agenda 21 Kontsumo Ekologikoa

  • Alegiako Baratze Parkea

Alegiako Baratze Parkea Alegiako Udala eta Kutxa Ekogunearen arteko elkarlanari esker sortu zen. Lur sailik ez duten herritarrei zuzendua dago eta aisialdiko eta helburu komertzialik gabeko baratzagintza ekologikoa sustatzea du helburu. Ingurumen sailetik baratza parkean interesa duten herritarrei bertan parte hartzeko bete beharrezko baldintzak azaldu eta egin beharreko tramiteetan bideratzen zaio.

Baratze Parkeko ordenantza