Web edukia bistaratu

Alegiako kontsumitzaile bulegoa

  • Arduraduna: Ainhoa Orrantia
  • Helbidea: Enparantza Nagusia z/g - 20260 Alegia (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 704 20 12 02 / 616 64 78 35
  • Posta elektronikoa: kontsumoa@tolosaldea.eus
  • Herritarrentzako harrera ordutegia: asteazkenetan 9:00etatik 13:00era.

Alegiako Udalak kontsumitzaile bulegoaren zerbitzua eskaintzen die herritarrei 2014tik. Eskualdeko beste herriekin batera partekatzen den zerbitzua da eta Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa ekimenaren baitan sartzen da.

Tolosaldeko KIUB 2003ko martxoan jarri zen martxan, Tolosaldea Garatzen, SAren bidez kudeatuta, eta Tolosaldea osorako zerbitzua eskaintzen du. Doako zerbitzua da, eta aurretik hitzordua eskatuta, zuzeneko arreta pertsonalizatua eskaintzen du. Eskualdeko edozein herritar joan daiteke bertara kontsumo arloan arazo edo zalantzaren bat duenean eta kontsumitzaile edota azken erabiltzaile gisa (hau da, ondasunak erosi edota zerbitzuak erabiltzean azken erabiltzaile gisa egiten badu, eta ez ekoizpen, merkaturatze edo zerbitzuak eskaintzeko edozein prozesutan txertatzeko erosten edo erabiltzen baditu).

Betebeharrak eta zerbitzuak

  • Informazioa eta aholkularitza
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babestea
  • Prestakuntza
  • Kontsulta arreta
  • Gatazkan dauden aldeen arteko bitartekaritza
  • Kexen, salaketen eta erreklamazioen kudeaketa