Web edukia bistaratu

Kultura

Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxea

Inaxio Begiristaik Kultur eta Kirol Etxea 1993. urtean inauguratu zen. Hasiera hartan gimnasio eta liburutegi zerbitzua eskaintzen zuen baina denborarekin bere zerbitzu eskaintza asko zabaldu da. Kirol instalakuntzen aldetik, gimnasioarekin batera Elorri pilotalekua ere instalakuntza horietan kokatzen da. Bertako aldagelak eraikinaren alboan dagoen Elorri futbol zelaian jokatzen diren partidetarako ere erabiltzen dira. Bestelakoan, azken urteetan hainbat eremu egokitu dira aerobic, pilates, dantza eta antzeko jarduerak baldintza egokietan garatu ahal izateko.

Bestelakoan, ekitaldi areto nagusi bat dago erakinean. Bertan erakusketak, hitzaldiak, dantza eta musika emanaldiak, antzerkiak eta bestelako ekitaldi ugari egiten dira. Horrez gain, jarduera ezberdinak garatu ahal izateko egokitutako eremu ugari daude. Besteak beste, Loatzo musika eskolak, Sutarri dantza taldeak, Txintxarri abesbatzak, Alegiako Argazkizaleen Taldeak... erabiltzen dituzte. 

Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxeak ondoko ikastaro eta jarduera zerbitzua eskaintzen du:

 

  • Helbidea: Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxea. Beistin auzoa 1 - 20260 Alegia (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 65 46 98
  • Posta elektronikoa: kultura@alegia.net
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara.

Alegiako Udal Liburutegia

Alegiako liburutegia autozerbitzu moduan kudeatzen da. Liburutegiko erabiltzaileek bazkide txartela izango dute eta berarekin liburutegira bertaratu ahal izango dira eta liburutegiko liburuak maileguan hartu, liburuak irakurri, ikasgela erabili edo eta KZgunean ibili ahal izango dira.

Liburu erosketen gaineko iradokizunen bat egin nahi izanez gero edo bestelako eskaera, gomendio, kexa edo ideaiaren bat izanez gero harremanetarako honako helbidea duzu:

  • Helbidea: Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxea
  • Telefonoa: 943 65 04 92
  • Posta elektronikoa: liburutegia@alegia.eus
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era.
     

Zerbitzuak

  • Liburuak irakurri, liburu mailegua, ikasgela.
  • LAM zerbitzua (liburu bat lortu nahi duenak eskaria egin eta beste liburutegi batetik ekarri daiteke)
  • E-liburutegia (mailegu digitala)
  • KZgunea