Web edukia bistaratu

Alegiako Udalak haurrentzako jarduerak eskainiko ditu uztailean zehar. Udaleku irekiak eta kirol udalekuak izango dira aukeran, adin ezberdinetako haurrei zuzenduta. Bizi dugun egoera kontuan hartuta, orain egiten den planteamenduak aldaketak izan ditzake une bakoitzean indarrean dauden osasun neurrien arabera.

Izena emateko epea maiatzaren 24tik 28ra egongo da irekita eta jarduera bakoitzaren azpiko loturan klik eginda bete daiteke izena emateko galdetegia. Kultur etxean jendearen joan-etorriak ekiditeko izena emateko bide digitala lehenetsi da.

Jarduera bakoitzaren inguruko xehetasunak jarraian kontsultatu ditzakezue. Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu daiteke edo kultura@alegia.eus helbidera idatzi.

OHARRAK

-Plaza mugatuak daude eta izena ematearen arabera egokituko dira.

-Zerbitzuen eskaintzan eta antolamenduan aldaketak egon daitezke, une bakoitzean indarrean dauden osasun agindu eta neurrien arabera.

-Ekaina erdi aldera email bat bidaliko da plaza konfirmatuz eta udalekuen zein ordainketaren inguruko informazio orokorra azalduz.

 

UDALEKUEI BURUZKO INFORMAZIOA

-PROTOKOLOA

-HOBARIEI BURUZKO INFORMAZIOA

-DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

 

 

UDALEKU IREKIAK

 

HH4tik LH2ra bitarteko haurrentzat
(biak barne)

TXANDAK

-1. txanda: uztailaren 1etik 15era

-2. txanda: uztailaren 19tik 30era

ORDUTEGIA:

10:00etatik 13:00era.

PREZIOA:

-Txanda bat: 48€

-Bi txandak: 83€

IZENA EMAN

 

KIROL UDALEKUAK

 

LH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat
(biak barne)

TXANDAK:

-1. txanda: uztailaren 1etik 15era

-2. txanda: uztailaren 19tik 30era

ORDUTEGIA:

10:00etatik 13:00era.

PREZIOA:

-Txanda bat: 48€

-Bi txandak: 83€

IZENA EMAN