Noticias
Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen ‘Miñan’ aztertuko dute 18:00etan kultur etxean
14·12·2020
Alegiako Irakurle Taldeak bigarren saioa egingo du ostegunean, abenduak 17. Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen ‘Miñan’ liburua aztertuko dute 18:00etatik aurrera kultur etxean. Lehen saioan egin bezala, bigarren honetan ere Amaia Goikoetxea izango da saioa gidatuko duena. Lehen saioan izan ez zen norbaitek saioan parte hartu nahiko balu, kultur etxera deitu dezake eta baldintza bakarra liburua irakurrita joatea da.