Noticias
Atrás El 2 de febrero se celebrará la primera reunión abierta para organizar las fiestas de Alegia a las 17:30 en la casa de cultura
26·01·2026

Alegiako Festa batzordeak uztaileko jaiak antolatzeko lehen bilera irekia egingo du datorren otsailaren 2an, astelehena, 17:30ean kultur etxean. Herritarren zein herriko eragileen ekarpenak eskertuko dira. Asteleheneko bilera hori irekia izango da ekarpenen bat edo proposamenen bat egin nahi duen ororentzat. Guztiak ongi etorriak izango dira ahalik eta egitaraurik anitzena osatzeko bidean.
Ekarpenen bat edo proposamenen bat duen norbait baldin badago eta ezin badu bilerara etorri, beste bide batzuk erabiliz ere bidali dezake proposamena. Batetik, kultura@alegia.eus helbidera idatzita. Bestetik, Udal webguneko iradokizunen atala erabiliz. Azkenik, jada herritarren eskura den Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioak ere eskaintzen du Udalarekin harremanetan jartzeko aukera.