Visor de contenido web
Noticias
Atrás

Autobusen geralekuak aldatu egingo dira jaietan

Alegi Pentsuak lantegiaren aurrean soilik geratuko dira autobusak jaietan

05·02·2016


Alegiako jaiak direla eta Lurraldebuseko autobusen geralekuak aldatu egingo dira jaietan. Gauzak horrela, autobusak Fabrensa industrialdeko Alegi Pentsuaken parean geratuko dira. Gogoan izan, larunbat gauean ere izango direla autobusak Alegiara etorri edo bertatik etxera joan nahi dutenentzat. Alegiatik Amezketara 23:40an, 1:10ean eta 2:40ean irtengo dira autobusak eta Tolosa aldera 00:10ean, 1:35ean eta 3:05ean. Uztailaren 14an 18:00etan jarriko da indarrean neurri hau eta 15ean, 16an eta 17an luzatuko da.