Noticias

Atrás Elorri Aldapa perdió 75-53 ante Atlético San Sebastián

Tendrán un parón de tres semanas y el 3 de mayo jugarán el último partido de la temporada ante Añorga

09·04·2025


Elorri Aldapak 75 eta 53 galdu zuen larunbatean Atletico San Sebastianen aurka. Partida oso fisikoa izan zen eta aurkariak defentsa lan oso gogorra egin zuen Elorri Aldapako jokalariengan. Horrez gain, alegiarrek hainbat baja zituzten eta partidaren hasieratik markagailuan atzetik aritzea egokitu zitzaien. Lehen laurdena 20 eta 8 amaitu zen eta atsedenaldi luzera 40 eta 22 iritsi ziren. Handik aurrera, markagailuko tartea egonkortu egin zen eta azkenerako 75 eta 53 amaitu zen neurketa.
Orain hiru asteko etena izango dute eta maiatzaren 3an denboraldiko azken neurketa izango dute Elorri pilotalekuan 16:15ean Añorgaren aurka. Lehen mailan jokatu duten estreinako denboraldia itxiko du Elorri Aldapak eta taldean gustura daude, mailari eustea lortzeaz gain, une zailei aurre egitea egokitu zaielako eta maila ona eman dutelako.