Noticias
Atrás Hasi dira Alegiako jaiak!
12·07·2024
Lehertu da festa Alegian. Aurten 25 urte betetzen dituen Sutarri dantza taldeko kideek piztu duten suziria lehertzean hasi dira asteartera bitartean iraungo duten festak. Regina Sorarrain alkateak egin die harrera dantza taldekoei eta Sutarriren izenean Marta Iraolak hartu du hitza. Ibilbidearen errepasoa egin du bidean lagun izan dituzten guztiei eskerrak emanez.
Lehen egunari geratzen zaionaren inguruan, zahagiardoaren ostean Baron Rojo taldearen kontzertua izango da plazan 23:00etatik aurrera.
Azpian duzue biharko egitaraua. Ondo pasa!
Uztailak 13, larunbata
09:00. Giro Arte dultzaina taldeak alaituriko DIANA.
10:00. Kotxe eta moto klasikoen kontzentrazioa San Juan kalean zehar.
11:00. Irrati zaharren ERAKUSKETA plazan.
12:00. SAGARDO DASTAKETA sardina eta txorizo erreekin.
17:00. Haurrentzako emanaldia XAIBOR DJaren eskutik Larraitz auzoko plazan.
19:00. Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran BERTSOLARIAK plazan. Gai-jartzailea: Imanol Artola “Felix”.
21:00. ZAHAGIARDOA Larraitz auzoan.
22:00. ELEKTROTXUFLA taldea kaleetan zehar Larraitz auzotik abiatuta.
00:00. DJ RISAS.
Etxera taldean joateko ordutegia
Udalak eta Eztanda Talde Feministak elkarrekin prestatu duten sexu erasoen aurkako protokoloaren baitan, gaur gauean ere taldean etxera joateko hitzorduak izango dira. 01:00ean, 03:00etan eta 05:00etan izango dira Orendaingo bidegurutzetik abiatuta.
Bulebarrean mozorro eguna
Festa giro betean dira bulebarrean ere mozorro egunarekin. Eguerdian bazkaria eginda, jokoak egin dituzte eta Distopia elektrotxaranga dabil orain kaleetan. Gauean N-Lezz, *A*S*R* eta Naza ariko dira bulebarrean. Bihar Bi Zaldiren emanaldi akustikoa izango da 18:00etan eta Gauean Katu taldea eta DJ Tintz eta DJ Txekor ariko dira.