Visor de contenido web
Noticias
Atrás

Hondakin bilketak aldaketak izango ditu jaietan

Ostiralean, larunbatean eta igandean 14:00etatik 16:00etara atera beharko dira kuboak.

11·07·2016


Uztailaren 14tik 17ra ospatuko diren Alegiako jaiek aldaketa batzuk eragingo dituzte hainbat zerbitzuren funtzionamenduan. Horrela, hondakin bilketaren ordutegia aldatu egingo da ostiralean, larunbatean eta igandean, uztailak 15, 16 eta 17. 14:00etatik 16:00etara bitartean atera beharko dira kuboak. Ostegunean berriz, ohiko ordutegia mantenduko da. Horrenbestean, horrela izango da bilketa jaietan:

                -Osteguna, uztailak 14. Ontziak, ohiko ordutegian.

                -Ostirala, uztailak 15. Organikoa, 14:00etatik 16:00etara.

                -Larunbata, uztailak 16. Errefusa, 14:00etatik 16:00etara.

                -Igandea, uztailak 17. Organikoa, 14:00etatik 16:00etara.

Uztailaren 18tik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du zerbitzuak.