Visor de contenido web
Noticias
Atrás

Kalebeherako parkean hainbat berrikuntza egin ditu Udalak

Haurrentzako jolas berriak eta adinekoentzako aparailuak ezarri dira

19·07·2016


Alegiako Udalak hainbat berrikuntza egin ditu Kalbeherako parkean. Haurrentzako jolas batzuk egoera oso onean ez zeudenez, aldatu egin dira eta sokekin osaturiko piramide bat jarri da, gaztetxoenek jolas egin dezaten. Bestalde, zoladura ere aldatu da eta lehen zegoena baino malguagoa jarri da, erorketen kasuan inork min handirik hartu ez dezan.

Bestetik, adineko pertsonek ariketa ezberdinak egin ahal izateko aparailuak ezarri dira. Udalak garatzen duen Aurrekontu Parte Hartzaileen prozesuan herritarrek egindako eskaeretako bat izan zen eta eskaerari erantzuna emanez, jarduera fisikoa eta aisialdia uztartzeko aukera eskainiko zaie adinekoei parkean bertan.