Visor de contenido web
Noticias
Atrás

Larunbateko pilota jaialdirako sarrerak salgai Hilario Berri tabernan ostegunera bitartean

Ostegun eguerdian amaituko da aurresalmentan erosteko aukera

11·07·2016


Ostegunean hasiko diren Alegiako jaien barruan, larunbat arratsaldean pilota jaialdi bat jokatuko da 18:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Hiru partida ikusi ahal izango dira. Lehen biak Alegiako VI. Pilota Txapelketako finalak izango dira eta hirugarrena profesional mailakoa. Alegiako txapelketari dagokionean, jubeniletan Artola eta Gaskue Altunaren eta Aizpururen aurka ariko dira. Nagusietan berriz, Peru Labaka eta Erasun Eneko Labakaren eta Telletxearen aurka neurtuko dira. Jaialdiko partida nagusian berriz, profesional mailakoan, Iñaki Artola alegiarra ikusteko aukera izango da. Mikel Beroizekin osatuko du bikotea eta Aimar Olaizola eta Mikel Larunbe izango dituzte aurkari.

Jaialdi horretarako sarrerak jada salgai daude Hilario Berri tabernan eta aurresalmenta hori ostegun eguerdira bitartean egongo da.