Visor de contenido web
Noticias
Atrás

Liburutegia 12:00etatik 14:30era egongo da zabalik uztailaren 29ra bitartean

Abuztuan itxita egongo da; bazkideek gimnasioa erabili ahal izango dute

18·07·2016


Alegiako liburutegiaren ordutegiak aldaketa bat izango du datozen egunetan. Urte osoan zehar bere zerbitzua arratsaldez eskaintzen duen arren, uztailaren 29ra bitartean goizez eskainiko du, 12:00etatik 14:30era. Bide batez, gogoan izan kultur etxea, liburutegia barne, itxita egongo dela abuztuan. Gimnasioko bazkide direnek txartelen bidez erabilgarri izango dute gimnasioa baina beste zerbitzuak etenda egongo dira oporrak direla eta.