Visor de contenido web
Noticias
Atrás

Txintxarri abesbatzak Badalonan kontzertu bat eskaini zuen iragan ostiralean

Iazko urrian Alegian izan zen Betulia abesbatzak gonbidatuta asteburua Katalunian pasa dute abesbatzako kideek

09·12·2019


Txintxarri abesbatzak Katalunia aldean igaro du pasa berri den asteburuan. Iazko urrian Alegian izan zen Badalonako Betulia abesbatzari bisita itzuli dio abesbatzak eta iragan ostiralean emanaldia eskaini zuten Badalonako eliza batean. Emanaldiarekin gustura geratu ziren abesbatzako kideak eta kataluniarren aldetik jasotako harrera ere positiboa izan zen. Euskal kantutegiko doinuak eta gabon kutsukoak izan ziren nagusi kontzertuan. Garbiñe Orbegozo izan zen Txintxarri abesbatza zuzendu zuena eta Mariaje Rekondok lagundu zien pianoan. Emanaldia amaitzeko, bi abesbatzetako kideek ‘Al Meu Avi’ habanera eskaini zuten.

Behin musikarekiko egitekoak beteta, larunbata eta igandea Bartzelona ingurua ezagutzeko baliatu zituzten Txintxarri abesbatzako kideek. Hurrengo kontzertua abenduaren 22an eskainiko dute, 18:30ean Alegiako elizan.

Argazkia: Txuso Gomez.