Visor de contenido web
Noticias
Atrás

UEMAk begiraleak eta sukaldariak behar ditu udaleku ibiltarietarako

Interesatuek otsailaren 14rako bidali beharko dituzte kurrikulumak hezkuntza@uema.eus helbidera

15·01·2020


UEMA erakundeak begiraleak eta sukaldariak behar ditu udaleku ibiltarietarako. Pauso eta Salto udaleku horiek 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat izaten dira (DBH 3 eta 4 mailak eta Batxilergoko 1 eta 2 mailak) eta ekainaren 29tik uztailaren 5era izango dira Zumaiatik Lekeitiora. Hiru etapa izango dira. Ekainaren 29an Zumaiatik Itziarra joango dira, ekainaren 30ean eta 1ean Itziartik Ondarrura eta uztailaren 2tik 5era Ondarrutik Lekeitiora.

Kurrikulumak jasotzeko azken eguna otsailaren 14a, ostirala izango da eta interesatuek hezkuntza@uema.eus helbidera bidali beharko dituzte kurrikulumak. Begirale titulua izatea, EGA edo baliokidea izatea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea, antzeko lanean eskarmentua izatea, euskararekiko sentsibilizazioa eta taldean lan egiteko erraztasuna izatea izango dira kontuan hartuko diren jakintzak.