Berriak
Atzealdea ‘Agur Etxebeste!’ filma proiektatuko asteazken gauean Kalebeherako parkean
22:15ean hasiko den ekitaldirako gonbidapenak eskuratu daitezke webgune honen bidez edo telefonoz
2021·07·05
Ekainaren 18rako zegoen hasiera batean aurreikusia ‘Agur Etxebeste!’ pelikularen proiekzioa Kalebeherako parkean. Eguraldi iragarpenek ordea, emanaldia bertan behera uztera eta data berri bat bilatzera behartu zuten antolakuntza. Bada, asteazkenean, uztailak 7, gaueko 22:15ean eskainiko da pelikula Kalebeherako parkean. Emanaldi horretarako gonbidapena hartu nahi dutenek, webgune honen bidez edo 943 65 46 98 telefonora 10:00etatik 14:00etara deituta hartu dezakete.