Berriak
Atzealdea ‘Agur Etxebeste!’ filmaren proiekzioa uztailaren 7ra atzeratu da
2021·06·18
Gaur gaueko 22:15ean Kalebeherako parkean eskaintzekoa zen ‘Agur Etxebeste!’ filmak data aldaketa izango du. Eguraldi iragarpenek gaur pelikula eskaintzea zaila izango dela aurreikusten dute eta ondorioz, antolakuntzak ekitaldia uztailaren 7ra atzeratzeko erabakia hartu du. Beraz, egun horretan 22:15ean Kalebeherako parkean eskainiko da filma. Sarrera erreserbatuta zutenei telefonoz jakinaraziko zaie eta data berrirako sarrera hartu nahi dutenek, webgune honen bidez edo 943 65 46 98 telefonora 10:00etatik 14:00etara deituta hartu dezakete.