Berriak

Atzealdea ‘Agur Etxebeste!’ pelikula ikusi ahal izango da ekainaren 18an 22:15ean Kalebeherako parkean

Telmo Esnal eta Asier Altunaren filma ikusteko gonbidapenak webgune honetan edo telefonoz eskuratu daitezke

2021·06·11


Ekainaren 18an, ostirala, kale zineaz gozatzeko aukera izango da udako kultur egitarauaren baitan. Telmo Esnal eta Asier Altunaren ‘Agur Etxebeste!’ filma eskainiko da Kalebeherako parkean 22:15etik aurrera. 2019ko irailean aurkeztu zen filma ‘Aupa Etxebeste!’ren jarraipen modura aurkeztu daiteke. Patrizio Etxebesteren eta bere familiaren ibiliak ezagutzeko aukera izango dute emanaldi horretara inguratzen direnek.

Gogoan izan, egitarau osoa webgune honetako agenda atalean kontsultatu dezakezuela. Emanaldietarako gonbidapenak ekitaldi bakoitzean sartuta edo telefonoz eskatu daitezke, 943 65 46 98 zenbakira 10:00etatik 14:00etara deituta. Ekitaldi guztietan segurtasun eta osasun neurriak bermatuko dira eta ekintzetako protokoloa webgune honetan kontsultatu daiteke, ekitaldi bakoitzean sartuta. Gogoan izan, ekitaldiaren hasiera ordua baino 15 minutu lehenago zuen lekuetan eserita egon behar duzuela.