Berriak

Atzealdea “Alegia 1936-1945” errekreazio historikoari buruzko aurkezpen bilera irekia egingo da urtarriaren 27an

Egitasmoaren arduraduna den Iñigo Gastesik zuzenduko du saioa 19:00etan kultur etxean

2020·01·20


2019ko martxoan aurkeztu zen “Alegia, Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan 1936-1945” liburuan oinarrituta, garai berean kokatzen den errekreazio historiko bat egiteko asmoa dago Alegian. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Alegiako Udalak elkarlanean egindako proiektua izan zen liburuarena eta hari horri jarraituz, jatorri alegiarra duen Iñigo Gastesi aktoreak errekreazio historiko bat ondu du. Joxe Gastesiren biloba da Iñigo eta aitonari entzundako kontuetan eta aipatu liburuan oinarrituta prestatu du nagusiki errekreazioa.

Egitasmoa alegiarren aurrean aurkezteko asmoz, urtarrilaren 27an aurkezpen ireki bat egingo da 19:00etan kultur etxean. Iñigo Gastesi bera etorriko da eta errekreazioaren nondik norakoen berri emango die bertaratzen diren herritarrei. Hiru eszena nagusi izango ditu hiru kokaleku zehatzetan eta herritarren parte hartzea ere ezinbestekoa izango da. Proiektuaren xehetasunak ezagutzeko aukera eskainiko du aurkezpenak.