Berriak
Atzealdea “Autodefentsa Feminista” tailerra eskainiko da martxoaren 3an Udalaren eta Emagin elkartearen elkarlanez
2018·02·06
Alegiako Udalak eta Emagin elkarteak Autodefentsa feminista izenburua duen tailer bat eskainiko dute datorren martxoaren 3an, larunbata, Alegiako kultur etxean. Tailerrak goizeko eta arratsaldeko saioak izango ditu. Goizekoa 10:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da. Bi orduko etenaren ostean, 16:00etan berrekingo zaio 20:00ak arte.
Tailerrean parte hartzeko interesa dutenek zabalik dute jada izena emateko epea. Otsailaren 23a, ostirala, izango da azken eguna eta hiru modutara egin daiteke. Udaletxean astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara, kultur etxean astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara, eta azkenik, posta elektronikoz, komunikazioa@alegia.eus helbidera idatzita.