Berriak
Ane Labaka eta Beatriz Egizabal protagonista dituen emanaldia 22:00etan hasiko da
2020·02·10
Otsailaren 14ean, ostirala, “Erradikalak ginen” antzezlana eskainiko da 22:00tatik aurrera Elizpe zinean. Ane Labaka bertsolariaren eta Beatriz Egizabal antzerkilariaren bakarrizketa hau, lehenago bi protagonistek egindako “Erradikalak gara” antzezlanean oinarritzen da. Emanaldi horretarako sarrerak jada eskuragarri daude kultur etxean 5 euroko prezioan eta egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira.