Berriak

Atzealdea ‘Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!’ Tailerrean izena emateko epea azaroaren 26an amaituko da

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko ekitaldia azaroaren 30ean izango da 18:30etik aurrera kultur etxean

2021·11·23


Datorren azaroaren 30ean, asteartea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailak antolatzen dituen Argitu tailerretako bat egingo da Alegian. 18:30etik aurrera, ‘Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!’ izenburua duen hitzaldia eskainiko da eta bertan aurreztu ahal izateko argibideak emango dira. Saio interesgarria izango da, are gehiago argindarraren prezioa zenbatean dagoen ikusita. Saioa egin ahal izateko gutxienez bost pertsonako taldea osatu beharko da eta bertan parte hartu nahi dutenek azaroaren 26a baino lehen eman beharko dute izena emailez edo telefonoz. Emailez, kultura@alegia.eus edo argitu@gipuzkoa.eus helbide elektronikoetara idatzita eta telefonoz 943 65 46 98 edo 628 53 23 03 zenbakietara deituta.